XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ANDEREÑOA - Ondo. Orain, zuk, Oier. Zenbat dira 24 eta...

(Atean buru bat agertzen da. Ikastolakoak haruntz begiratzen dute. Gizon gazte bat da, eskuan kartera bat dakarrela. Oso berritsua ta alaia).

GIZONA - Egun on, andereño ta umeak. Kontxo! Zelako ikastola polita daukazuen! Kontxo, kontxo!

ANDEREÑOA - Hori esateko besterik etorri ez bazara, esan duzu ta orain ospa, ospa hemendik, lanean gaude ta.

GIZONA - Ba, ni neu be, lanean nago.

ANDEREÑOA - Ez dirudi, ba, lanean zaudenik.

GIZONA - Ea, umeak. Erakutsi zelako boligrafoak dituzuen.

(Erakusten diote).

GIZONA - Horrelakorik! Kaka, kaka hutsa!

ANDEREÑOA - (Haserre antzean). Kontxo ta kaka ta... zer da hizketa hori? Zer uste duzu dala hau? Tabernaren bat ala? Hau ikastola bat da, kultura etxe bat. Eta ez hemen horrelako hitzik erabili.

GIZONA - (Koipetsu). Barkatu, andereño. Baina nire denporetan ez zegoen euskal ikastolarik eta, beraz, nire kultura eskasa da.

ANDEREÑOA - Ea, amaitu arin. Esan behin betiko zer nahi duzun.

GIZONA - (Kartera zabaltzen du). Boligrafoak. Daudenik onenak. Berez idazten dute, berez, ortografiazko falta barik.

ANDEREÑOA - Ba ditugu boligrafoak, eta sobran euki be.

GIZONA - Ez diot ezetz, baina ez hauetarikoak. Ikusten duzu hau zein polita dan? Gorri gorria, zure espain ederren antzekoa. Eta zu zeu zarelako, erregalu moduan eskaintzen dautzut.

ANDEREÑOA - Erosi nahi nauzu? Ez dut nik zure erregaluen beharrik. Ale, batu guztia ta ospa, ospa hemendik!

GIZONA - Itxaron apur baten! Ez zaitez hain prisatia izan.